- Martxoa geroztik itxita egon den Zumarragako Etenik Gabeko Arreta Gunea (EAG) gaurtik aurrera larunbat, igande eta jai egunetan irekiko da, 9.00etatik 21.00etara. Martxoa arte asteko zazpi egunetan irekitzen zen, eguneko 24 orduetan. Hori dela eta, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako EH Bilduk pandemia aurreko baldintza berdinetan irekitzea eskatu dute.

EH Bilduk EAGak funtsezkoak direla uste du. "Osasun publikoko arduradunek, profesionalek eta oro har aditu guztiek diote EAGak funtsezkoak direla arreta komunitarioaren ikuspuntutik eta ospitaleetako larrialdiak ez saturatzeko. Beraz, ez du zentzurik Zumarragako EAGa partzialki irekitzeak", azaldu dute.

Hori dela eta, herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko eskatu diete. "Legazpiko, Urretxu eta Zumarragako EH Bilduk sindikatuek eta bestelako eragileek Zumarragako EAGa murrizketarik zabaltzeko eskatzeko egingo dituzten mobilizazioak babestuko ditugu eta herritarrak horietan parte hartzera animatzen ditugu".