- Urretxu eta Zumarragako gazte asanblada indarberritu egin da eta asteburu honetan bere egitasmoen berri emango du. Larunbatean, 18.00etan, aurkezpen ekitaldia egingo du gaztetxean. Ondoren, Urretxu eta Zumarragako Alarma Morea taldeak kontzertu akustikoa egingo du. Igandean, 12.00etan, solasaldi bat egongo da: gazteek bizi duten egoerari buruz hitz egingo dute.