- Larunbatean Santiago eguna denez, Zumarragako azoka gaur egingo dute. Azken hilabeteetan bezala, azoka hiru gunetan banatuta egongo da: Euskadi plaza (bertako ekoizleak), Zelai Arizti pilotalekua (gainontzeko elikagaiak) eta La Salle-Legazpi ikastetxeko patioa (arropa, oinetakoak, etxerako tresneria, maindireak, barruko arropa€).

Euskadi plazan eta Zelai Arizti pilotalekuan 8.30etik 13.30era egongo dira eta La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan 9.00etatik 14.00etara. Orain arte egin den bezala, azokan segurtasun neurri guztiak bermatuko dira.