- Urola Garaiko eskualdea normaltasun berrira egokitzen ari da pixkanaka eta hainbat ekimen jarri dira martxan babes neurri guztiak errespetatuz beti ere. Adibidez, Legazpiko Ilinti elkartekoek dendak kalera aterako dituzte gaur. Gainera, Hemen gaude kanpaina abian jarriko dute: kalean postu bat jarriko dute eta bertan telazko poltsa bat, edariak eramateko ontzi bat eta arkatz bat salduko dituzte, 10 euroren truke. Helburua herritarrengana gerturatzea da. Urretxu eta Zumarragako Bi-Tartean elkartekoek, berriz, merkealdiko produktuak kalera aterako dituzte gaur, bihar eta etzi.

Hemen gaude kanpainako produktuak dendetan ere erosi ahal izango dira. Gainera, postua egun esanguratsu guztietan jarriko dute. Helburua merkatarien eta gainon-tzeko herritarren arteko harremana estutzea da.

Dendak Kalean azokari dagokionez, 18 merkatarik parte hartuko dute: Anei haurrentzako oinetakoak, Aranzazu optika, Attiko, Cristina, Eder lentzeria, Idoia oinetakoak, Itziar belar-denda, Kiska, Koro Paternain ile-apaindegia, Korosti kafeak, Kuka's, Lanbroa belar-denda, Maitia oinetakoak, Mimaru loradenda, Nuñez, Tessai eta Urcelay.

Bestalde, Urretxu eta Zumarragako dendariek merkealdiko produktuak kalera aterako dituzte gaur, bihar eta etzi. Produktuak saltokien aurrean jarriko dituzte.

Horra hor ekimen honetan parte hartuko duten denden zerrenda: Aitxu, Alex Kirolak, Apalategi, Argiki, Aristizabal oinetakoak, Arku, Baby, Bidegorri, Elisabeth ile-apaindegia, Ezpeleta argidenda, Urdangarin burdindegia, Goilore, Intersport, Instituto Optico, Josune janari-denda, Julita mertzeria, Marai&Nkn, Mentxu y Yone, Mari mertzeria, Mikel Cycle, Naif Concept Store, Natalietta, Quo edertasuna, Stylo Hair&Beauty, Xarmanki eta Zerki.

Ekitaldi hau Zumarragako plazan egin izan dute. Aurten, koronabirusa dela eta, bakoitzak bere dendaren aurrean egingo du.