- Legazpiko Lekanazpi elkarteak kontzertua antolatu du datorren asteazkenerako. Herriko sei taldek joko dute, 19.00etan, Bikuñaenea plazan.

One Way, Lau Lore, Nolanahi, Kontuz Erromeriya, Nare eta Brownstons taldeek joko dute. Talde bakoitzak hiru abesti eskainiko ditu, era akustikoan: gitarrak, kaja eta ahotsa. Narekoek biolina ere erabiliko dute eta Kontuz Erromeriya taldekoek soinu txikia.

Sarrerak (bi kontsumiziorekin) 3 euro balio du. Izena labur.eus/MSMHI helbidean eman behar da. Kontzertuko ikusleek maskara eraman beharko dute.