- Bihar bi kultur ekitaldi egongo dira Legazpin. 19.00etan Ez da kasualitatea bertso musikatu emanaldia egongo da, Bertso Olariak elkarteak antolatuta. Amaia Agirrek, Ane Labakak, Miren Amurizak eta Nerea Elustondo legazpiarrak abestuko dute. Gai jartzailea Amaia Berriozabal izango da. Gari Otamendik biolina joko du eta Araitz Bizkarrek gitarra. Emanaldia 19.00etan izango da, Agirre Etxeberri etxeko parkean. Eguraldi txarra egiten badu, Azoka gunean egingo dute.

22.30ean, berriz, Ikatza argazkilari elkartekoek bidaietan ateratako argazkiak erakutsiko dituzte. Emanaldi hau Azoka gunean izango da. Amaieran, Haztegi ikastolako jaiotza egiten dutenei omenaldi xume bat eskainiko diete. Horretarako, beraiek egindako argazkiak erabiliko dituzte. Ikatzakoek lau emanaldi antolatu dituzte uztailerako. Lehenengoa hilaren 3an izan zen. Joan zen astean, berriz, konfinamenduan ateratako argazkiak erakutsi zituzten. Hilaren 24an, arestian aipatutako ordu eta toki berean, naturari buruzko argazkiekin prestatutako ikus-en-tzunezkoa emango dute.