- Ekainaren 18an irekiko dituzte Urretxuko kiroldegia eta pilotalekua. Igerilekua, berriz, hilaren 29an.

Lehen fase honetan, kiroldegiko gimnasioa irekiko da. Bi espazio edukiko ditu, makina guztiak erabili ahal daitezen, segurtasun distan-tzia errespetatuz. Hala, bizikleta ba-tzuk kantxan egongo dira.

Erabiltzaileek txanda eskatu beharko dute eta ordu eta erdi egon ahal izango dira gimnasioan, gehienez. Ikastaroak uztailean hasiko dira.

Erabiltzaile bakoitzak bere estera eta toalla eraman beharko ditu eta, erabilpen bakoitzaren ondoren, erabilitako makina garbitu beharko du. Kiroldegira maskara jarrita sartu behar da eta kirola egiten hasteko orduan kendu ahal izango da.

Ederrena pilotalekua ere bihar irekiko da. Alokairu bidez bakarrik erabili ahal izango da. Kantxa alokatzeko kiroldegira joan behar da. Bertan, pilotalekura sartzeko balio duen txartel bat emango dute. Ordu eta erdirako balio du. Bukatutakoan, txartela pilotalekuan bertan dagoen buzoi batean utzi behar da.

Igerilekuari dagokionez, hilaren 29an irekiko da eta abuztuaren 31n itxi. Erabiltzaile kopurua kontrolatuko da eta eraikin barruan maskara eraman beharko da. Aldagelak eta iturriak itxita egongo dira.

Zumarragari dagokionez, Udalak igerilekua, pilotalekua, tenis eta padel pistak eta Luis Urdangarin zelaia ireki ditu.

Igeri egiteko hitzordua eskatu behar da. Edukiera 10 lagunekoa da (18 ikastaroetan). Erabiltzaileak 30 minutu egon daitezke gehienez uretan eta 45 instalazioan. Sorosleak adierazten die zein kaletan igeri egin behar duten. Kiroldegiko zenbakia 943 72 49 61 da.

Pilotalekua erabiltzeko ere hitzordua eskatu behar da. 943 72 02 93 zenbakira deitu behar da. Gehienez lau pertsona joan ahal dira eta harmailak hutsik egon behar dira. Aldagelak ezin dira erabili, baina komunak bai.

Luis Urdangarin zelaia eta tenis eta padel pistak ere ireki dira. Futbolean ezin da jokatu oraindik, baina zelai ingurua paseatzeko erabili daiteke. Gimnasia aparailuak ezin dira erabili.