- Zumarragako Udalak hainbat neurri hartu ditu koronabirusaren aurrean. Udaletxeko bulegoak herritarrei itxita egongo dira. Udalarekin harremanetan jartzeko, 943 729 022 telefono zenbakira deitu behar da edo informazioa@zumarraga.eus helbidera idatzi. Egoitza Elektronikoan hainbat kudeaketa egin daitezke (hala nola idazkiak erregistroan aurkeztu eta errolda ziurtagiriak lortu). Aurrez aurreko zerbitzua beharrezkoa izanez gero, aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik onartuko da. Zerbitzu sozialetako bulegoek telefonoz emango dute arreta eta betiere aldez aurretik hitzordua eskatuta (943 729 155).

Kobrantzei dagokionez, Udalari egin beharreko ordainketak tramitazio elektronikoaren bidez (Nire ordainketa online), banka online edo banku entitateko kutxazainetan ordainduz egin beharko dira.

Frutak eta barazkiak bide publikoan jartzeko baimenak etenda gelditu dira eta lorezaintza zerbitzua bertan behera gelditu da.

Ezkontza zibiletan, ezkongaiei eta lekukoei bakarrik utziko zaie sar-tzen. Ehorzketetan saihestu egin behar dira jende pilaketak eta ahal dela distantziak mantendu egingo dira.

TAO eten egin da, karga eta deskargarako ordutegia eguneko 24 orduetara luzatu da eta taxiek eskaintza mantendu dezakete, baina ibilgailua egunero garbitu behar dute. Bestalde, Zumarragako Udalak prozedimenduak tramitatzeko zituen epeak eten egin ditu, alarma egoera kendu arte.