legazpi - Legazpiko Udalak basoen ekarpenari buruzko hitzaldia antolatu du, Zuhaitz Egunaren inguruan. Hitzaldiaren izenburua Klima larrialdia eta basoen ekarpena da. Garazi Auzmendik emango du: gaur, 19.00etan, kultur etxean. Zuhaitz Eguna hilaren 29an izango da. Legazpiarrak Brinkolako geltokian elkartuko dira 9.15ean eta Arrobi mendiaren magalera joango dira zuhaitzak landatzera.