legazpi - Nire haurrak jotzen du, nire haurra jotzen dute hitzaldia emango du gaur Nerea Mendizabal adituak, 18.00etan, Legazpiko kultur etxeko areto nagusian. Ekitaldi hau Itxaropen haurreskolak antolatu du.

Zestoako emakume honek Psikopedagogia eta Gizarte Hezkuntza ikasi zuen eta ondoren komunikazio ez bortitzeko zertifikatua eskuratu zuen. Gurasoei eta irakasleei formazio saioak ematen dizkie. "Ama izan ondoren gatazkak kudeatzeko nituen mugez jabetu nintzen eta, ustekabean, komunikazio ez bortitzarekin topo egin nuen. Filosofia interesgarria zela pentsatu nuen eta barneratzeko gogoa piztu zitzaidan. Gizarteak jo-tzea eta iraintzea bortizkeria direla barneratua du, baina komunikazio ez bortitzaren autoreak desadostasuna sor dezaketen gainon-tzeko faktoreak ere bortizkeria direla dio: gaizki begiratzea, epaitzea... Eta denok egiten dugu hori noizbait".

Eman beharreko pausoak Egiteari uzteko lehen pausoa, egiten dugun horren kontzientzia hartzea da: zerbait gaizki egiten ari garela eta horrek bestearengandik urrun-tzen gaituela jabetzea. "Hori uler-tzen badugu, errazagoa izango da harremana".

Haur batek jotzen duenean edo erasoen aurrean defendatzen ez denean, arrazoi bat dagoela dio. "Behar bat asetzeko modua aurki-tzen ez duelako jotzen du. Estrategia bat da, estrategia ez eraginkor bat. Helduok estrategia eraginkor bat aurkitzen lagundu behar diogu. Epaitzea, haur bati ez jotzeko edo defendatzeko agintzea, oso erraza da. Baina gakoa jotzeko edo ez defendatzeko dituzten arrazoiak ulertzea da. Haurrak bere burua defendatzen ez badu, elefante baten aurrean dagoen inurri bat dela sentitzen duelako da. Haurrei gertatzen zaiena guri ere gertatzen zaigu. Autoritatea onartzen ez zaigunean, bortizkeriara jotzeko ohitura dugu. Eta zenbat aldiz ez dugu gure burua defendatzen ez dugulako horretarako modurik aurkitzen?".

Jotzen duten edo jotzen dituzten haurrekin enpatia sentitu beharra dagoela dio. "Haurrarekin enpatia izan behar da, zein behar duen ikusi, eta ondoren berarentzat egokia den estrategia aurkitzen lagundu. Haur bakoitzak hobeto doakion estrategia aurkitu behar du: ospa egin, espresatu, laguntza eskatu...".

Bere ustez, gizartea geroz eta sentsibilizatuagoa dago. "Gai hau egoera askotara estrapolatu daiteke. Biharko hitzaldia prebenitzeko aukera bat da. Hausnartzeko aukera bikaina da, denok barku berean baikaude".