legazpi - Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketako bigarren edizioa jokatuko da datorren larunbatean, 16.30ean, Legazpiko Latxartegi aretoan. 2007 eta 2010 bitartean jaiotako 27 dantzarik parte hartuko dute. Horietako zortzi legazpiarrak dira. Ekitaldi hau Legazpiko Udalak eta Sustraiak dantza taldeak antolatu dute.

Txapelketa hau Euskal Dantzariek Biltzarrak antolatzen duen Aurresku Ligaxkako lehen saioa da. Aipatu bezala, 27 haurrek parte hartuko dute. A sailean bederatzi dantzari arituko dira: Jon Alberdi (Legazpi), Ekain Maniega (Legazpi), Irune Azpeitia (Legazpi), Maria Sánchez (Legazpi), Enara Artola (Lezo), Danel Castillo (Pasaia), Natale Requena (Lezo), Inge Olaizola (Lezo) eta Judith Jacinto (Lezo).

B sailean 18 dantzari arituko dira: Malen Galarraga (Elgoibar), Nerea Galindo (Elgoibar), Naroa Urrutia (Elgoibar), Amaia Azpeitia (Legazpi), Elene Muñoz (Legazpi), Laia Arruabarrena (Legazpi), Naroa Sánchez (Legazpi), Aetz San Sebastián (Ataun), Araitz Ramos (Lasarte-Oria), Ilazki Etxeberria (Zizurkil), Iraide Terradillos (Amasa-Villabona), Iraide Martínez de Albeniz (Amasa-Villabona), Nerea Aznárez (Amasa-Villabona), Uxue Munduate (Anoeta), Ane Jaunarena (Lezo), Nahia Pikabea (Lezo), Ihintza Erauskin (Lezo) eta Hegoa Illarreta (Lezo).

A sailekoek Agurra eta Txakolin dantzatuko dituzte eta B sailekoek Erribera eta Zortzikoa. Doinua Legazpiko Goiz Deia txistulari taldekoen esku egongo da. Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko kideek osatuko dute. - A.Z.