Urretxu - Amaya Valdemoro saskibaloi jokalari ohiak hitzaldia egingo du ostiralean, 19.00etan, Urretxuko Labeaga aretoan. Valdemorok hiru WNBA liga, Euroliga bat, zortzi Espainiako liga eta Errusiako liga bat irabazi zituen. Bere ama urretxuarra da. Hitzaldia Goierri kirol elkarteak antolatu du. - A.Z.