- Gazte Geroak antolatutako Udaberriko Hitzaldiak zikloari amaiera emateko, Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak, Euskararen bidegurutzetik izeneko hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean (18.30ean) Elkargunean. Herritar guztien partaidetzari irekita egongo den saio horretan, Amonarrizek euskararen egungo egoera izango du hizpide. Tolosarrak 2019an hartu zuen Topaguneko lehendakaritza, eta urte hartan bertan idatzi zuen Euskararen bidegurutzetik liburua.