- Zestoa Osasuntsu programaren ikasturteari amaera emateko egun osoko irteera antolatu dute hilaren 16rako. Oñatira izango da eta parte hartzera animatzen direnek Urkulu urtegiari buelta emango diote, oinez. Ondoren, mokadutxo bat hartuko dute, jatetxe batean bazkalduko dute eta Oñatiko unibertsitatean bisita gidatua egingo dute. Prezioa 25 eurokoa da eta izena bihar arte eman daiteke kiroldegian edo 943 147 942 zenbakira deituz.