txebizitza eskubidea bermatzeko bidean, alokairu soziala da udal politiketan nagusitzen ari den eredua. Azpeitian eta Azkoitian hainbat proiektu martxan jartzen ari dira etxebizitza duina ahalbide-tzeko. Horien artean, nabarmen-tzekoak dira Azpeitiko Esklabetako komentu ohian eraiki-tzen ari diren 48 bizitokiak eta Azkoitiko Floreaga auzoan sortzen ari diren hamalau etxebizitzak, guztiak alokairu sozialekoak.

Esklabetan kokatuko dena "Azpeitiarentzat etxebizitza eredu berria" dela azpimarratu dute sarritan erakundeetako ordezkariek. Nagore Alkorta alkatearen ustez, "obra oso garrantzi-tsua" da eta "Udalaren etxebizitza politikan jauzi kualitatibo bat" suposatuko du. Izan ere, eredua erabat berritzailea da hutsik dagoen eraikin bat birgaituko delako eta herritarrek emango diotelako bizi-tza. "Proiektu honek bide emango du gazteak emantzipatu ahal izateko, eta merkatu librean etxebizitza bat eskuratzeko zailtasun gehien duten azpeitiarrek ere aukera bat izango dutelako beren bizi proiektua gara-tzeko", azaldu du Nagore Alkortak.

Eusko Jaurlaritzako Lurzoru eta Arkitektura zuzendari Pablo Garcia Astrainek bisitatu du Esklabetako proiektua eta uneoro aipatu du egitasmoaren izaera berri-tzailea, Azpeitiko proiektu horrekin Eusko Jaurlaritzak "bide berri bati" ekin diola azpimarratuz. Garcia Astrainen iritziz, hiru helburu ba-tzen ditu hain esanguratsua den proiektu honek: "Lehenik, noski, soziala; bigarren, ingurumenari lotutakoa, ez dutelako lurzoru berririk erabili behar; eta hirugarren, kulturala, ondare historiko bat berreskuratuko dutelako". Hala, eta aurreratu duenez, Esklabetako esperientziak jarraipena izango du Eibarren eta Arrasaten beste bi proiekturekin.

Obrak martxa onean doaz. Horrela, Esklabetako eraikinaren ekialdeko hegalean, 7.951 metro koadroko espazioa erabiliko da alokairu sozialeko 48 apartamentuen proiektua gauzatzeko; eraikina birgaituko da eta etxebizitzak hartzeko egokitu. Beheko, lehen eta bigarren solairuetan eraikiko dituzte 48 apartamentuak; erdisotoak eta teilatupeko solairuak ez dute bizitoki erabilera izango, eta biltegirako, instalazioetarako eta bizikletak gorde-tzeko erabiliko dira.

Berokuntza sistema zentrala izango du eraikinak. Efizientzia handiko galdara izango dute, biomasa erregaiarekin eta gas galdararekin, eskari handiko uneetarako. Fatxadaren itxura eta jatorrizko materialak bere horretan mantenduko dituzte, eta estaldura berria erabiliko dute hegalaren mutur amaitugabean. Aurreikusitako epeak betetzen badira, 2023. urte amaierarako bukatuko dituzte eraikuntza lanak.

Txandakako eta aldi baterako erabilera izango dute Esklabetan eraikitzen hasi diren apartamentuek: gehienez bost urtez erabili ahal izango dira, kontratua urtero berrituz. Bizitokien erabiltzaileek hilero ordaindu beharko duten kanonak ez du gaindituko haien diru-sarreren %30a.

Azkoitiko Floreagan ere

Azkoitiko Floreaga auzoan ere alokairu soziala sustatzeko proiektua garatzen ari da Eusko Jaurlaritza Visesa empresa publikoaren bitartez. Eraikitzen ari diren etxebizitzetatik hamalau alokairura bideratutako etxebizitza sozialak dira.

Izen-ematea orain dela gutxi itxi dute. Eska-tzaileei eskatu zaie Etxebiden alta emanda egotea alokairuko eskatzaile moduan, gutxienez martxoaren 29a baino lehenagotik. Horrez gain, ezinbestekoa da Azkoitian erroldatuta egotea, eta horien urteko diru-sarrerek 3.000 eta 25.000 euro artekoak izatea. Bestalde, bizitza unitatea gehienez seikoa izan beharko da.

Alokairura bideratuko dituzten etxebizitza sozialetako txikienek 41,83 metro koadroko azalera dute; handienek, aldiz, 74,09 metro koadrokoa. Etxebizitza horietako bat mugikortasun urria dutenen artean esleituko dute, eta beste bat, etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa dutenen artean. Era berean, hamalau etxe horietatik bost 36 urtetik beherakoentzat izango dira, eta behar bereziak dituztenentzako beste lau etxebizitza gordeko dira. Gainontzeko hiru etxeak, berriz, eska-tzaile ororentzat izango dira. n