- Udal Liburutegiak Ipuinaren Ordua egitasmoaren saio berri bat antolatu du datorren astelehenerako. Ipuin kontaketa hori (17.30ean hasiko da) Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako haurrei zuzenduta dago eta bertaratu nahi dutenek bihar arte eman dezakete izena 943 157 195 telefono zenbakira deituz edo 688 815 506 telefono zenbakira whatsapp mezua bidaliz.