- Azpeitiak Kaleko Margo Lehiaketa estreinatu zuen igandean (22 helduk eta 18 gaztetxok parte hartu zuten) eta sariketara aurkeztutako lan guztiak aste honetan zehar ikusi ahalko dira Betharram aretoan egokitutako erakusketan. I Margo Lehiaketaren irabazlea Juanjo Altuna arrasatearra izan da eta bigarren saria Lucio Fernandezek eskuratu du. Lehen herritarraren saria, berriz, Maite Eizagirrerentzat izan da.