- Elkar-ekin plataformak antolatuta, Europaren ekialdeko egoera politikoa gertutik ezagutzen duen Asier Blas politologo eta EHUko irakasleak "Ukrainako gerrari beste begi batzuekin begiratzeko" hitzaldia eskainiko du hilaren 27an (18.30ean) Sanagustin kulturgunean. Hizlaria "gatazkaren jatorria, egungo egoera edota irtenbide posibleak zein izan daitezkeen" aztertzen saiatuko da Azpeitiko solasaldian.