- Energiaren Euskal Erakundeko, Udaleko eta Krean Ingenieritza kooperatibako ordezkariek Goiko kalen egokitutako Ekindar Azpeitiko energia kooperatibaren bulegoaren irekiera ekitaldian parte hartu zuten atzo. Hori dela eta, nahi duten herritar guztiek Ekindarri buruzko zalantzak argitu eta bazkidetza tramiteak egiteko aukera dute bertan.

Udaletik jakinarazi dutenez, Ekindarren bulegoa astelehenetik ostiralera bitartean egongo da irekita; 10.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 20.00etara bitartean, hain zuzen ere.

Bulegoaren irekiera Ekindar energia kooperatiba eta eguzki plakak ezartzeko proiektuaren "pauso garrantzitsu bat" dela azpimarratu zuen Nagore Alkorta alkateak. Era berean, proiektuan murgildu diren erakunde eta eragile guztiei eskerrak eman zizkien eta Udalak bazkide guztientzat egokitutako 500 euroko dirulaguntzak gogoratu zituen.