- Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketek 40 urte beteko dituzte aurten eta edizio berri eta berezi honetan parte hartzeko interesa duten talde eta konpainiek dagoeneko egin dezakete eskaera.

Izan ere, Azpeitiko Udalak gaur bertan ireki du XL. Euskal Antzerki Topaketetarako proiektu berriak aurkezteko epea eta proposamenak apirilaren 25era arte egin daitezke.

Proiektuak modu elektronikoan aurkeztu behar dira labur.eus/C9d9o loturaren bitartez baina zalantzaren bat argitau nahi duenak 943 157 068 telefono zenbakira dei egin edo kultura@azpeitia.eus helbidera idatz dezake.

Udaletik aurreratu dutenez, 40. Euskal Antzerki Topaketak "urria eta azaroa bitartean" ospatuko dira.

Urtero legez, jardunaldi horien baitan taularatu ahal izateko, lanek bi baldintza bete behar dituzte: "Euskal Herriko talde batek bultzatuta izatea eta antzezlana euskaraz izatea".

Edonola ere, Azpeitiko 40. Euskal Antzerki Topaketetan parte hartzeko interesa duten taldeek ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar dute eskaera egiterakoan: obraren aurkezpena eta sinopsia (laburpena); fitxa tekniko eta artistikoa; eta material grafikoa. Epea amaitzerakoan jasotako proposamen guztiak aztertu ondoren ekingo dio Udala 2022ko Topaketen egitaraua prestatzeari.