- Nerea Ariznabarreta ipuin kontalariak Mamuak izeneko saioa eskainiko du datorren ostiralean (17.30ean) Aizkibel Udal Liburutegian. Emanaldia HH5 eta LH 1-3 mailetako umeei zuzenduta dago eta bertaratzeko interesatuek liburutegian bertan edo 943 850 898 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena.