- Lagun Onak Mendi Bazkunak gazte eta helduen partaidetzari irekitako Udalaitzera irteera antolatu du iganderako. Mendizaleek zazpi kilometroko aldapadun ibilbide labur bezain ederra egingo dute. Autobusa 9.00etan aterako da anbulatorioaren aurretik, eta parte hartzeko interesatuek bihar arte eman dezakete izena mendi bazkunaren webgunean. Prezioa 8 eurokoa da (5 euro bazkideentzat).