- Memoriaren inguruan urte luzez egiten ari diren lanketaren baitan, Azpeitiko Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak Egia, justizia eta erreparazioa: hiru bizipen memorian mahaingurua antolatu dute hilaren 15erako, “memoriaren inguruan hitz egin eta sakontzeko”.

Ekitaldia Basazabalen egingo da (18.30ean) eta bertan hiru emakume izango dira beren bizipenak eta hausnarketak azaltzen: Maria Jauregi, Idoia Zabalza eta Pili Zabala. Mahaingurua Javi Buces Aranzadi elkarteko historialariak gidatuko du. Aforoa mugatua izango da eta bertaratzeko interesatuek astelehenetik aurrera eman ahalko dute izena 943 157 185 zenbakira deituta.