- Salestarrek 1938tik 1947ra bitartean egin zuten beren aurreneko etapa Azkoitiko Floreaga ikastetxean eta garai hartan ikasle gisa aritu ziren hainbat lagun urtero elkartzen dira urtarrilaren amaieran ikasle ohien batasunaren festan.

San Joan Boscoren festa hilaren 31n ospatzen dela eta, Floreagako ikasle ohien aurtengo jaia datorren igandean egingo da (hilaren 30ean). Hori bai, pandemia dela eta, aurten ez da azken urteotan Hotel Loiolan egin izan den anai arteko bazkaririk egingo. Egitaraua motza izango da: 12.00etan meza egongo da Floreagan eta jarraian bildutakoek taldeko argazkia aterako dute.