- Azkoitiko Udalaren Kultura sailak jakinarazi duenez Kantu Kolore taldeak apirilaren 9an eskaini behar zuen Peru krokodiloa haurrentzako ikuskizuna otsailaren 26ra aurreratu da. Ekitaldia 18.00etan hasiko da Baztartxo antzokian eta bertaratzeko sarrerak laster eskuratu ahalko dira Azkoitiko Udalaren webgunearen bitartez.