- Azkoitiko Udalak eta Herrixen dendarien elkarteak "Gabon giroa pizteko eta herriko merkataritza txikia susta-tzeko" helburuekin elkarlanean antolatzen duten Erakusleiho lehiaketaren XXV. edizioak baditu irabazleak.

Lehen saria Aizterri Home dekorazio dendak eskuratu du, bigarrena Ostadar optikak eta hirugarrena Hizki papertegiak. Era berean, merkatarien elkarteak bere bezeroen artean ematen duen Herrixen Saria Iturri Parafarmaziarentzat izan da.

Aurtengo Gabonetako Erakusleiho lehiaketan hamasei establezimenduk parte hartu dute eta antolatzaileak "pozik eta eskertuta" agertu dira dendariek egindako lanarekin.

Udaletik adierazi dutenez, "Gabon giroa pizteko asmoz, saltokiek sormenari bide eman diote eta dotore apaindu dituzte erakusleihoak, eskertzekoa dena egun berezi hauetan kaleaz gozatzeko".