- Joan den astean egindako aurkezpenean agerian geratu zen bezala, Azpeitian bertan energia sortu eta 450 familia eta merkataritza establezimenduren energia beharrei aurre egiteko sortu den Ekindar kooperatiba eta proiektuak jakinmin handia sortu du herrian. Horregatik, eta merkatariek eskatuta, Azpeitiko dendari guztien partaidetzari irekita egongo den bilera irekia egingo da gaur (15.00etan) Azoka Plazako lehen solairuko aretoan, beti ere, Ekindar proiektuaren nondik norakoak azaltzeko.