- Gaztetxoen artean covid-19ak izan duen hedapena dela eta, igandean ospatzekoa zen Go!azen 8.0 antzezlana urtarrilaren 29ra atzera-tzea erabaki du Kulturaz kooperatibak, Udalarekin adostuta. Sarrerak erosita zituztenek, zegokien emanaldiko eserlekuak mantenduko dituzte. Norbaitek sarreren dirua itzultzerik nahiko balu, urtarrilaren 22a baino lehen eskatu beharko du ebeloki@kulturaz.eus helbidera idatzita.