- Erniarraitz bertsozale elkartearen Bertso Urtie egitasmoaren barruan antolatuta, goi mailako bertso saioa izango da hilaren 28an (18.00etan) Azkoitiko Elkargunean. Jaialdian Andoni Egaña, Julene Iturbe, Beñat Gaztelumendi eta Amaia Agirre bertsolariek parte hartuko dute eta bertaratzeko interesa dutenek dagoeneko eros ditzakete sarrerak (10 eurotan) Entradium.com plataformaren eta Azkoitiko Udalaren webgunearen bitartez.