- Zestoako Udalak herritarren aisialdirako bi gune berritu eta egokitu ditu azken asteotan. Alde batetik, Gurutzeaga kaleko autobus geltokian zegoen estalpea San Juan Parkean jarri dute (ermitaren aurrean); eta bestetik, Arteaga auzuneko jolas-parkea berritu dute.

Udaletik jakinarazi dutenez, San Juango markesina "auzoko bizilagunei, San Juan egoitzako egoiliarrei eta bisitatzera joaten zaizkien familiarrei dago bideratuta, egonleku estalia izan dezaten eskura".

Arteagako jolas-parkeari dagokionez, "birziklatutako plastikoak erabiliz egindako elementu berriak" jarri dira.