- Aizkibel Udal Liburutegiak Lupe Lekuona ipuin kontalariaren saioa antolatu du datorren ostiralerako (17.30ean). Emanaldia HH5, LH1, LH2 eta LH3 ikasturteetako haurrei zuzenduta dago. Sarrera doanekoa da baina plaza mugatuak direnez bertaratzeko interesa dutenek aurrez eman behar dute izena liburutegian bertan edo 943 850 898 telefono zenbakira deituta.