- Lagun Onak Mendi Bazkunak 75 urte bete ditu aurten eta urteurren berezi horren harira gauzatutako egitaraua borobiltzeko 75 Urte Eguna festa prestatzen ari da hilaren 27rako.

Hori dela eta, mendizaleak historian zehar elkartearen zuzendaritza batzordean egondako pertsona guztiekin ari da jartzen harremanetan, "ospakizunera gonbidatu eta taldeari egin dioten ekarpenagatik eskerrak emateko".

Mendi Bazkunak batzordekide izandako guztiei deialdia luzatu nahi die: "baten batekin orain arte ez bagera harremanetan jarri, mesedez, deitu dezala 689 898 493 telefono zenbakira gurekin kontaktatzeko", esan dute.