- Pandemiak eragindako iazko etenaren ondoren, azpeitiarrek kaleko zezenarekin disfrutatzeko aukera izango dute berriro ere datorren larunbatean. Izan ere, Zezen beltz elkarteak jakinarazi duenez, kaleko zezenaren buelta Errebaleko festetan izango da, hilaren 13an. Hasteko Arno ganadutegiko zezen txikiak egongo dira haurrentzat (13.00etan). Arratsaldean, berriz, Lopene ganadutegiko zezenekin helduentzako sokamuturra izango da (16.30etik 18.00etara).