- Argazkilaritza gustoko duten zaletu guztiek Azpeitiko Argazki elkarteak antolatzen duen XXXI. Udazkeneko argazki rallyan parte hartzeko aukera izango dute datorren igandean.

Interesatuek 9.00etatik 9.30era bitartean eman beharko dute izena, Soreasuko Dinamoa sormen gunean kokatuta dagoen Argazki elkartearen egoitzan. Prezioa 5 eurokoa da (dohainik 16 urtetik beherakoentzat) eta rallyaren ibilbidea eta gaiak izena ematerakoan jakinaraziko dira.

Rallya 13.30ean amaituko da, txartelak ordenagailuetan hustutakoan. Gai guztiak osatzeko parte-hartzaile bakoitzak, gehienez ere, 36 argazki aurkeztu ahalko ditu (Jpg formatoan).