- Floreaga, Azkoitia BHI, Izarraitz Lanbide Heziketa eta Bizilore Eskola Aktiboko ikasleek Zelaiak eta landareak gaia jorratuko dute 2021-2022 ikasturteko Eskolako Agenda 2030eko programaren baitan. Hori dela eta, eskola komunitatea osatzen duten guztiek gai horren inguruan hausnartzeko aukera izango dute ikasturtean zehar. Era berean, Udalak herritarrak belardi eta larreak behatzera animatzen ditu "ingurumen eta herri jasangarriago baten barruan merezi duten balioa emateko".