- Herrixen merkatari elkarteak Azkoitiko merkataritza txikia sustatzen jarraitzeko ekimen berri bat jarri du abian aste honetan bertan. Oraingoan, dendarien elkarteak 20 afari zozkatuko ditu.

Zozketa horretan "urriaren 17ra bitartean Herrixen elkarteko establezimenduetan erosketaren bat egiterakoan Azkoitia txartelarekin ordaintzen duten bezero guztiek parte hartuko dute".

Hori dela eta, merkatarien elkartetik herritarrak animatu nahi dituzte hainbat abantaila ematen dituen eta doanekoa den Azkoitia txartela eskuratzera.