- Nazioartean sari ugari irabazi dituen Erraiak dokumentalaren emanaldia izango da datorren larunbatean (19.00etan) Azpeitiko Soreasu antzokian. Emanaldiaren aurretik Ekain Martinez de Lizarduy ikus-entzunezkoaren zuzendariak bere lanaren nondik norakoen inguruko azalpenak emango ditu. Dokumentalerako sarrerak salgai daude entradium.com plataforman. Sarreren prezioa hiru eurokoa da (1,5 euro Baigerako bazkideentzat) baina Kultur Bonoa dutenek doanik ikusteko aukera izango dute.