- Azkoitian hitanoa sustatzeko abian jarritako Hike eizan! egitasmoaren talde eragileak bilera irekia antolatu du biharko (19.00etan) Elkargunean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez "hitanoaren aldeko apustua egin nahi duen orok har dezake parte batzarrean, proiektua guztiz irekia delako". Biharko bileraren helburua "urte amaiera arteko jarduerak diseinatzea eta antolatzea" izango da.