- Azpeitiko Antxieta arkeologia taldeak datozen bi urteetan Zestoako Baioko kobazuloan gauzatuko diren ikerketa lanak abiatuko ditu laster. Proiektua Asier Gomez Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailearen zuzendaritzapean egingo da. Antxieta taldekoek 1990 eta 1998-1999 urteetan egindako zundaketa lan baten ondoren katalogatu zuten Baioko aztarnategia: "Badakigu Gipuzkoako faunarik zaharrena dagoela koba honetan baina beste ezustekoren bat aterako denaren esperantza handia dugu", azaldu dute.