- Zestoako Odol Emaileen delegazioak antolatuta, odola emateko aukera berri bat izango da gaur arratsaldean herriko kiroldegian. Ateraldiak 16.30etik 20.30era bitartean izango dira eta odola emateko interesa duten herritarrek 628 048 866 telefono zenbakira deitu behar dute hitzordua hartzeko. Gipuzkoako ospitaletan odola behar dutela eta, zestoar guztiak gonbidatuta daude astelehen honetan odola ematera.