- Ür eta Hook taldeen kontzertu batek sortzaile berriak bultzatzeko Arkupehotsak egitasmoaren laugarren edizioa abiatuko du datorren larunbatean (18.00etan) Sanagustin kultugunean.

Kulturaz kooperatibatik jakinarazi dutenez, kulturguneko arkupeko eszenatoki txikian egingo den ikuskizunaz gozatzeko sarrera doanekoa da baina "aurrez izena ematea gomendatzen da, Kulturaz.eus web gunearen bitartez".

Arkupehotsak ekimenak irailaren 4an izango du jarraipena, Etxekalte eta Habi taldeen emanaldi batekin. Edonola ere, musika taldeek oraindik eman dezakete izena kontzertu bat emateko.