- Lehiaketara aurkeztutako 23 lanak aztertu ondoren, epaimahaiak Maialen Azkue zarauztarrak eginiko kartela aukeratu du, aho batez, Azpeitiko XXXIX. Euskal Antzerki Topaketak iragartzeko. Bere erabakia hartzerakoan epaimahaiak kontuan izan du kartelekin prestatutako erakusketa ikustera joan ziren herritarren iritzia. Aukeratutako kartelaren egileak 900 euro jasoko ditu sari gisa.