- Bizkargi musika eta dantza eskolako perkusio ikasleek ikasturte amaierako entzunaldia eskainiko dute ostegunean (18.30), Elkargunean. Bertan adin ezberdinetako ikasleek 16 pieza joko dituzte eta pandemiaren eraginez aretoaren ohiko edukiera izateko aukerarik ez bada, ikasleen gurasoek lekua izango dute.