- Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatzen duten XXIX. Udaberriko Musikaldiak datorren igandean izango du jarraipena, Garikoitz Mendizabal txistulariak eta German Ormazabal piano-jotzaileak parrokian (18.30ean) eskainiko duten Metamorfosia kontzertuarekin. Musikariek "txistuak eta pianoak izan duten bilakaera" islatu nahi dute igandeko kontzertuan. Horretarako txistu eta pianorako idatzitako hainbat obra eskainiko dituzte: Naji Hakimen Txistu eta Orkestrarako Kontzertua, David Rivasen Recuerdos del Ayer edota Eduardo Morenoren Txistu eta Pianorako Rapsodia.