- Udalak eta Caritas elkarteak bi erakunderen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute aste honetan. Hori dela eta, Udalak 12.424 euroko dirulaguntza emango dio aurten elkarteari, beti ere, "martxan dituen programak eta proiektuak aurrera eramaten jarraitu ahal izateko". Azkoitiko Caritas "espetxe eta osasun pastoraltzak egiteaz, elikagai bankuaz edota bestelako laguntzak emateaz" arduratzen da, boluntario talde zabal bati esker. Javier Zubizarreta alkateak eta Felix Azurmendi parrokoak sinatu dute Udalaren eta Caritas elkartearen arteko akordio berria.