- Covid-19ak eragindako egoera dela-eta, Aizkibel Udal Liburutegiak aste honetarako antolatutako tailer zientifikoak bertan behera utzi eta saioak atzeratzea erabaki du. Data berria ez da oraindik zehaztu baina izena emana duten haurrek izango dute lehentasuna.