- Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Soinua eta panderoa minik izan gabe jotzen ikastaroa antolatu du hilaren 24rako Basazabal Jauregian. Saioa Iñigo Perez Garcia fisioterapeuta eta eliteko kirolean adituak eskainiko du eta parte hartzeko interesatuek hilaren 21era arte eman dezakete izena trikitixa@trikitixa.eus helbidera idatzita. Matrikularen prezioa 25 eurokoa da baina Trikitixa elkarteko kideek %15eko deskontua izango dute.