- Parrokiak espiritualtasunaren inguruko bigarren hi-tzaldia antolatu du datorren larunbaterako. Saioa 10.15ean hasiko da eta hizlari lanetan Peio Ospital abeslaria, Luzia Albero Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Unai Oñederra sindikalista arituko dira. Hitzaldiak ordu eta erdiko iraupena izango du eta bertan "espiritualtasuna nola bizi duten eta etorkizuneko kristautasuna nola irudikatzen duten" azalduko dute hizlariek. Hitzaldia elizan eta parrokiko taldearen Youtubeko kanalean jarraitu ahalko da.