- Udal Liburutegiak Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira prestatutako Ipuin kontaketak antolatu ditu datorren asterako. Hasteko, lau urteko haurrentzako saioa izango da apirilaren 19an (17.30ean), Apaxi ipuin kontalariaren eskutik. Hilaren 21ean, berriz, bost urteko umeentzako saioa izango da, Lur Kortaren eskutik. Plaza mugatuak izango direnez, interesatuek datorren ostiralera bitartean eman behar dute izena, 943 157 195 zenbakira deituz edota 688 815 506 zenbakira WhatsApp mezua bidaliz.