- Zestoako Odol Emaileen elkarteak antolatuta, odola emateko aukera berri bat izango da gaur, 16.30etik 20.30era bitartean, Udal Kiroldegian. Covid-19ak eragindako pandemia hasi zenetik egiten ari den bezala, odola emateko asmoa duten herritarrek 628 048 866 telefono zenbakira deitu behar dute hitzordua hartzeko.